COVID-19an positibo eman zuen adineko pertsona bat zendu da Gipuzkoan azken orduetan, Bergarako Mizpirualde egoitzako egiliar bat zehazki. Kasu positiboei dagokienez, gaur gaurkoz adinekoen zentroetako erabiltzaileen artean 48 COVID-19 kasu aktibo daude Gipuzkoan, horietatik hamairu Bergaran.
Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, azken astean 4.626 PCR proba egin dituzte DYArekin lankidetzan; 2.074 egoiliarrei eta 2.552 langileei. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 55 lagunek gaixotasuna gainditu dute eta 33 zendu dira.