Beste bi hildako Bergarako Mizpirualde egoitzan

Mireia Bikuña 2020ko urr. 9a, 19:03

Mizpirualde egoitza

Azken 24 orduetan egindako probek ez dute kasu positibo berririk atzeman. Bergarako hildakoei, Donostiako Alai Etxen zendutako beste egoiliar bat gehitu behar zaie. Hildakoez gain, azken orduetako datuek erakusten dute bi adinekok gaixotasuna gainditu dutela. Horietako bat Mizpirualdeko egoiliarra da.

Gipuzkoan 65 egoitza-zentro eta 5.425 plaza daude. COVID-19arekin gaixotutakoak 51 egoiliar dira. Horietatik, hamalau, Mizpirualdeko adinekoak dira.

Bestalde, positibo aktiboak direnetatik zortzi pertsonak ospitale-arreta behar dute eta ospitalean daude ingresatuta. Beste 38 Eibaro Ospitaleko giarte-solairuan ari dira artatuak izaten.

Foru Aldundiko Osasun Sailak emandako datuen erabera, joan den abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 52 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 32 lagun hil dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak