Mizpirualdeko beste lau adinekok gaixotasuna gainditu dute, baina oraindik hemezortzi dira bertan kutsatuta jarraitzen dutenak. Azken egunean ez da kasu berririk erregistratu ez Bergarako egoitzan ezta gainerako 64 egoitzek osatzen duten Gipuzkoako sarean ere; halere, datuen arabera, guztira 58 dira birusa duten egoiliarrak.