Bederatzi kutsatu gehiago Mizpirualden

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 30a, 18:53

Mizpirualde egoitza.

Azken orduetan Gipuzkoako egoitza sarean heriotzarik eman ez den arren, Bergarako Mizpirualde egoitzako kasuak goraka jarraitzen dute. Azken positiboak kontutan hartuta 23 dira positibo eman duten egoiliarrak.

Azken orduetan, Bergarako Mizpirualde egoitzako bederatzi erabiltzailek eta Donostiako Alai-Etxeko bik positibo eman dute COVID-19an, eta beste seik gaixotasuna gainditu dute, horietako bost Errenteriako Jesusen Bihotza zentroko egoiliarrak eta bat Hernaniko Santa Maria Magdalenakoa. Bestalde, azken orduetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitza-sarean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen dutena.

Beraz, gaur egun, 51 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (14), Errenteriako Jesusen Bihotza (5), Donostiako Alai-Etxe (9) eta Bergarako Mizpirualde (23). Ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak 9 dira, eta beste 31 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak ari dira izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentzia-zentroan. Abuztuaren 11n, pandemiaren bigarren olatuaren lehen positiboak eman zirenetik, 37 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 25 pertsona hil dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak