Bost positibo hauteman dira bailaran; guztiak, Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 29a, 12:47

Atzo egindako PCR proben arabera, bost positibo berri baieztatu dituzte Debagoienean; bostak, Bergaran. Hala, dagoeneko 237 dira pandemia hasi zenetik kutsatu diren bergararrak. Debagoienean, bestetik, metatutako kasuak 1.151 dira.

Hego Euskal Herrian, 10.475 PCR egin ziren atzo, eta 603 kasu hauteman zituzten: 318 Nafarroan, 138 Bizkaian, 99 Gizpuzkoan, 39 Araban eta 9 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, 30 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 542 daude ingresatuta; horietatik 78, ZIUn. Bestalde, Nafarroan bi pertsona zendu dira azken orduetan.

Bukatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan atzo erregistratutako oinarrizko birsorkuntza datua 0,94koa izan zen.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak