Hirugarren positibo aktiboa Mizpirualden

Mireia Bikuña 2020ko ira. 24a, 09:21

Mizpirualde egoitza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Osasun sailak emandako datuen arabera azken 24 orduetan  egindako PCR probatan hautemandako positibo bakarra Bergarakoa izan da, pandemia hasi zenetik laugarrena. Egun, baina, hiru dira kutsatutako egoiliarrak. Izan ere, lehenengo kutsatu zen egoiliarra hilaren 21ean hil zen. 

Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 51 kasu positibo daude egun: Hernaniko Santa Maria Magdalenan 25, Errenteriako Jesusen Bihotzean hamabost, Donostiako Alai-Etxen zortzi eta Bergarako Mizpirualden hiru. Horietatik, hamabi pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ingresatuta daude, eta beste 23 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan ari dira artatuak izaten. Bestalde, azken 24 orduetan  lau erabiltzailek jaso dute alta epidemiologikoa.

Bestalde, epe tarte horretan, Hernaniko Santa Maria Magdalena zentroko 99 urteko egoiliar bat zendu da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak