COVID-19agatik ospitaleratuta zegoen Mizpirualdeko egoiliarra hil egin da

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 21a, 19:20

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Bergarako Mizpirualde egoitzako egoiliar bat hil da azken orduetan, aurreko astean COVID-19an positibo eman eta ospitaleratuta zegoela. Bestalde, ez dute positibo gehiagorik atzeman lurraldeko adinekoen egoitzetan.

Egun, adinekoen lau egoitzak dituzte COVID-19 kasu aktiboak erabiltzaileen artean: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (1), Hernaniko Santa Maria Magdalena (33), Errenteriako Jesusen Bihotza (16) eta Donostiako Alai-Etxe (11).

Diputazioak emandako datuen arabera, 65 zentro eta 5.425 plaza dituen Gipuzkoako egoitza-sarean, 61 kasu positibo daude egun erabiltzaileen artean. Horietatik, hamar pertsonak ospitaleko arreta behar dute eta ospitaleratuta daude, eta beste 39 Eibarko Ospitaleko gizarte-instalazioan artatuak izaten ari dira, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuak artatzeko erreferentziazko zentroan. Hala, abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, sei adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 18 hil egin dira.

Debagoienean, beraz, ez dago COVID-19 gaixorik daukan egoitzarik momentu hauetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak