Baina Kirol Zerbitzuak egoera ezohiko honi erantzuteko izan duen lan pilaketa eta berrikuntzak direla medio, itzulketa horiek abuztuaren lehen astera atzeratu direla jakinarazten da. Uztailari dagokion itzulpenak, ordea, abuztu bukaeran egingo dira. Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduari jarraituta uztailaren 29tik aurrera Covid19aren berragerpenari aurre egiteko Bergarako udalerrian ezarritako neurriak bertan behera gelditu direla. Hortaz, Agorrosin kirol-guneko gimnasia eta spinning gela zabalik daude berriro; eta kanpoko igerilekuaren eta berdegunearen edukiera %60ra erabil daitekeela. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik.