Hainbat neurri aldatu dituzte Bergaran, COVID-19aren agerraldiak ondo eboluzionatu duelako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko uzt. 30a, 10:27

Irala kaleko terraza bat.

Bergarako egoera epidemiologikoaren bilakaera ikusita, ondoriorik gabe utzi dituzte osasun sailburuaren 2020ko uztailaren 16ko eta  uztailaren 8ko aginduek ezarritako neurriak Bergaran. Hainbat neurri aldatu dituzte.

COVID-19ak izan duen bilakaera ona ikusita honako neurriak hartu ditu Udalak:

Agorrosin kiroldegia: 
1.- kanpoko igerilekuko aforoa %60ra igotzea berriro, hau da 525 lagunekoa izango da, gaur (uztailak 29) arratsaldetik.
2.- Uztailaren 30etik Gimnasioa eta areto txinrrindularitza gela berriro erabiltzeko aukera ematea 2020ko ekainaren 11 alkatearen Dekretuan jasotako baldintzetan.
3.- Bilerak egiteko gela erabiltzeko berriro aukera ematea segurtasun neurriak beteta.

Laboratorium museoa:
Aldaketa bakarra izango da bisita gidatuetarako gehienezko pertsona kopurua berriro gehienez  ere 20 pertsonakoa izatea itzultzen dela.

Udal Liburutegia:
Berriro irekiko dira ikasteko guneak %60ko aforoarekin.

Txiki-txokoa, nagusien guneak  eta gaztelekuak:
EUDEL eta Osasun Sailaren gomendioei jarraituz, Txiki-txokoa, nagusien guneak eta gaztelekuak itxita egongo dira.

Irizar jauregia: 
Herritarrek Euskaldun Berri aretoa berriro erabili ahal izango dute bilerak egiteko segurtasun neurriak errespetatuta. 

Kultura arloari dagokionean, jakinarazten da ez dela baimenik izango herriko auzoetako jaiak eztta beste edozein jaialdi egiteko.
Eta Udalak antolatutako kultura ekitaldietan osasun prebentzio neurri zorrotzekin aurrera egingo da, horiek betetzen direla zainduz uneoro.

Herriko taberna, ostalariei eta elkarte gastronomikoei dagokionez egunean zehar jakinarazi zaizkie uztailaren 28an Osasun Sailburuak emandako aginduaren neurri berriak.

Gazteen lokalek itxita jarraituko dute.

Esker on mezua

Hori guztia esanda, Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei COVID-19aren berragerpenari buelta eman ahal izan zaiolako, eta gonbidapena egin dute segurtasun neurriak betetzen jarraitzeko antzekorik gerta ez dadin. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak