Bainurako aproposak diren errekak, Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko uzt. 27a, 13:07

Angiozar errekan dagoen Amuskibar presa.

Deba ibaiak Bergaran dituen adarretan, bainua hartzeko putzuak eta txokoak daude. Angiozar errekan daude Osin putzua eta Amuskibar, eta beste bat San Juan auzoan, Ubera errekan; ederrenetakoak, Abrain errekako putzu urdinak dira.

Putzurik ezagunenetakoa, Angiozar errekan dago. Osin putzuak, belarretan egoteko eta errekara jaisteko aukera ona eskaintzen du. Putzua Bergaratik Angiozarrerako bidean dago, ezkerreko aldean, Garbigunea baino gorago.

Angiozar errekan gora beste putzu batzuk daude, eta horietatik aipagarriena Amuskibar da, izen bereko baserri ederraren atzealdean dagoen presa, hain zuzen ere. Hara, baserriko atzeko aldetik heltzen da, egurrezko zubi txiki bat gainditu ostean. Errekak harriz egindako horma batetik behera jauzi egiten du putzu garden batera, eta hankak eta gorputza freskatzeko toki aproposa da.

San Juan auzoan eta Abrain errekako putzuak

Bergarak duen beste aukera bat San Juan auzoan dago, Ubera errekan. Elgetara doan errepidean, zuzengune luzean, biribilgunera heldu aurretik, ezkerreko aldean dago presa. Ura garden dago, nahiz eta jauzitako zuhaitz batzuek gurutzatzen duten erreka.

San Juan auzoko putzua.

Abrain errekako putzu urdinak dira Bergaran bainua hartzeko aukera ezkutu eta, agian, ederrena. Buruñao auzotik Arane alderantz dagoen bidea jarraituta, ezkerraldean daude bi edo hiru ur-jauzi txiki, baita putzuak ere.

Abrain errekako putzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak