Laguntza eskatu duten beste 14 negozio kanpo gelditu dira, baldintza guztiak ez betetzeagatik. Udala lanean ari da uda ostean laguntza-ekimen berriak martxan jartzeko.
Segurtasun bermeak betetzen jarraituz gero, bide onean
"Joan den asteburuan Bergaran COVID-19aren zenbait positibo antzeman zirenetik, 19 positibo izan dira guztira herrian. Azkena herenegun. Egoerak eboluzio positiboa izaten ari duela dirudi, eta bide onean goaz. Datozen egunetan ere zaindu ditzagun segurtasun bermeak eta bete ditzagun osasun agintariek ezarritako neurriak. Gutako bakoitzak segurtasun bermeak hartzen jarraitzen badugu, aurrera egingo dugu. Eutsi"!", ohartarazi du Bergarako Udalak.