"Era askotako argazkiak daude, eta denak politak", zioen atzoko bisitari batek.
"Badugu erakusketetara etortzeko ohitura, direnak direla. Mezatik irten eta etorri gara", beste batek.
"Aukera zabala egoten da hemen, Bergaran artista ugari dugu", hirugarrenak.
Begiradak-Miradas erakusketako 39 argazkietan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.
Bi astez izango dira ikusgai, uztailaren 10etik 26ra: asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta igandeetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.