"Tirabira batzuk izan ditugu Udalarekin, eta guretako garrantzitsua zen argitzea zelai osoa erabiltzeko aukera izango genuen ala ez. Badirudi denboraldia beranduago hasiko dela, baina irailean hasita, ezinezkoa litzateke aurre-denboraldia prestatzea. Beraz, pozik gaude adostutakoarekin, normaltasunez hasi ahal izango dugu aurre-denboraldia, nahiz eta ezjakintasun asko ditugun oraindik denboraldiari begira", azaldu du Iosu Elortza BKEko presidenteak. Udalak, bestalde, ez du adierazpenik egin gura izan gai honen harira.