Landareen osasuna eta COVID-19a ardatz, aurtengo Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldietan

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 2a, 15:23

Aurtengo Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak landareen osasunaren nazioarteko urtearen ingurukoak izango dira, aurreikusita zegoen bezala, baina COVID-19ak ere izango du protagonismoa. Gauzak horrela, bi gai horien inguruko ikastaroak, tailerrak edota hitzaldiak antolatu dituzte uztailerako.

Jardunaldi hauen baitan, irailerako zein azarorako ere antolatu dira hainbat ekintza, zientziaren astea, esate baterako, baina azken hauek egoeraren garapenaren araberakoak izango dira.

'Bergara Bizi' ekimena

COVID-19aren eraginez, herriko merkataritzaren digitalizazioren beharra agerian geratu da. Ekimen honen baitan, komertzio eta ostalaritzari bideratutako hainbat prestakuntza egingo dira. Horretarako, uztaileko hiru astelehenetan 14:00etatik 16:00etara bitartean, hiru tailer eskainiko dira sentsibilizazio eta aukera berritzaileak sortzeko. UNED Bergarako Juan Larak gidatuko ditu tailerrak eta Udalak, lokala, internet konexioa eta ordenagailuak jarriko ditu. Tailer hauetan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da, 608 710 764 telefono zenbakira deituta eta uztailaren 2a baino lehen. Kostua 30 eurokoa izango da.

Beste ikastaro bat sare sozialen ingurukoa izango da eta Goienak eskainiko du. Kasu honetan, izen-ematea laster zabalduko da.

Elikadurari buruzko hitzaldia

Amaia Arranz arkeobotanikoak gidatuko du, Gure elikaduraren sustraiak, Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak izenburua duen hitzaldiak. Emanaldia, uztailaren 15ean izango da.

Tailerrak

Uztailaren 6an, haurrentzako –6 eta 12 urte bitartekoak– ilustrazio botaniko tailerra izango da, Errekaldeko lorategian, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Doako tailerra izango da eta izen-ematea itxita dago.

Uztailaren 17an eta 18an berriz, Lorategien taupada berdeak tailerra izango da, Bergarako lorategiak ezagutzeko asmoz. 10 urtetik gorako haurren familiei zuzenduta dago eta biologo batek gidatuko du. Izen-ematea www.laboratorium.eus egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak