Koldo Eleizalde literatura lehiaketak baditu irabazleak

Maialen Regueiro 2020ko eka. 16a, 16:45

Aurtengoa Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren 35. edizioa izan da, zein koronabirusak eragindako egoerara moldatu behar izan den. Parte hartzaileek ipuin idatzia, poesia, komikia, ipuin-kontaketa, antzerkia, txistea edo umorezko pasadizoak aurkeztu dituzte eta antolatzaileek dagoeneko eman dituzte jakitera sarituen izenak.

Koronabirusaren eraginez, literatura lehiaketaren formatua aldatu egin behar izan dute eta parte hartzaileek familian sortutako lanak aurkezteko aukera izan dute. Ohiko sari banaketa ere ezin izan dute egin eta horregatik, sarituetako batzuek jaso dituzte sariak dagoeneko.

'Etxetik plazara' saioa

GOIENAk aurtengo Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren inguruko Etxetik plazara saioa eskainiko du, egubakoitzean, hilaren 19an, 21:30ean. Bertan, lehiaketako epaimahaikideak izan direnak elkarrizketatuko dituzte eta sarituen eskutik lehiaketara aurkeztutako hainbat lan ikus-entzunezko formatuan ikusteko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak