Atzo, zapatua, meza egin zuten kalean jarritako karpan, eta 80 lagun inguru batu ziren bertan. "Gehienek maskaratxoa jarri zuten, eta euren artean distantziak bermatu genituen" azaldu du Patxi Uribesalgo antolatzaileak. Gaur txistulariek alaitu dute auzoa; hasieran, kalejirarerkin, eta ostean, kontzertuarekin.
Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute jaiak ospatu ahal izateko. "Beldur asko dago, normala den legez. Baina ahalegin berezia egin dugu segurtasuna uneoro bermatzeko, eta jendeak eskertu digu. Gogo asko dago kaleko ekintzekin gozatzeko, eta hori transmititu digu jendeak; bai atzo, eta baita gaur ere".
Eguraldia ere lagun izan dute. "Barikuan hasi ginen karpa muntaiarekin, eta hortik domekara eguraldia lagun izan dugu. Ezin gara kexatu. Zapatuan, poz-pozik geratu zen apaiza. Santua ere atera genuen kalera, eta oso pozik geratu zen emaitzarekin. Gaurko txistularien kontzertua ere ederra izan da. Askotariko abestien artean, boleroak ere jo dituzte, eta oso pieza nekezak dira txistuarekin jotzeko".