Aurrez aurreko entrenamenduetara itzuliko dira Bergara kirol elkarteko talde federatuak

Jone Olabarria 2020ko eka. 10a, 12:18

Lan saioak talde txikietan egingo dituzte, segurtasun neurriak mantenduz, eta aldagelak erabiltzea debekatuta egongo da. Helburua datorren denboraldiko taldeak osatzeko lanean hastea da.

Ekainaren 15etik aurrera berrekingo dituzte aurrez aurreko talde entrenamenduak klubeko talde federatuek. Bergara Kirol Elkarteko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, datorren denboraldiko taldeak osatzeko lanean hastea eta talde lana berreskuratzea dute helburu. Lan saioak talde txikietan egingo dituztela zehaztu dute, segurtasun neurriak mantenduz. Aldagelak erabiltzea debekatuta egongo da. Zuzendaritzatik adierazi duetenez, jokalariek datozen egunetan izango dute dagozkien entrenamendu egun eta orduei buruzko informazioa.

Udako kanpusean lanean

Neska-mutiko gaztetxoenei zuzendutako Udako Futbol Kanpusa bertan behera uztea erabaki zuten arren, 2020ko edizioa "aurrera eramateko" lanean ari direla azaldu dute Bergara Kirol Elkartetik. 2020ko Mahonero Egunak eta Udako Futbol Txapelketak bertan behera jarraitzen dutela gogorarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak