Arauak eta funtzionamendua
Bergarako TAO zerbitzua lau gune nagusitan dago banatuta: Oxirondo plaza, San Martin Agirre plaza, Ibargaraiko parking publikoa eta kalea. Guneen araberako ordutegia mantendu egingo da. Gauzak horrela, San Martin plazako ordutegia, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara bitartean izango da. Gainontzeko guneetan, berriz, astelehenetik ostiralera, 09:00etik 13:00etara bitartean goizez, eta 16:30etik 21:00ak bitartean arratsaldez. Hiru gune hauetan, larunbatetan 09:00etatik 13:00ak bitartean egongo da martxan TAO zerbitzua.
Tiketa doakoa izateaz gainera, ezinbestekoa da eta ateratzen den gunerako bakarrik izango da baliozkoa. Oxirondo plazako eta Ibargaraiko parking publikoko iraupena hiru ordukoa izango da, San Martin plazakoa ordu erdikoa eta kalekoa, ordu eta erdikoa. Gainera, tiketaren iraupena bukatzerakoan ezingo da TAO gunean aparkatu hiru ordu igaro arte, nahiz eta honako salbuespena onartzen den: lehenik San Martin plazan aparkatzen bada, posible da gainontzeko guneetan aparkatzea.