Danobatgroup-ek hainbat ekimenetara bideratu du dirua, besteak beste, ordenagailuen banaketara, Interneteko konexioak instalatzea edota anbulantzietarako desinfekzio-sistemara. Modu horretan, erakundeak elkartasuna, gizarte-ongizatea eta ingurune hurbilaren kohesioa sustatu nahi izan ditu.
Lankidetza
Danobatgroup-ek Gurutze Gorriaren anbulantziak desinfektatzeko makina bat finantzatu du Azkoitian, baina Elgoibarko ikasleen prestakuntza telematikoa errazteko ordenagailuak hornitzen ere lagundu du. Horrez gain, Bergarako eskolei ordenagailu eramangarriak eman dizkie, ikasturte amaierara arte 33 ikasleri internetera konektatzeko aukera ematearekin batera.
Taldea Gurutze Gorriarekin lankidetzan aritzeaz gainera, Caritas eta Elikagaien Bankuarekin koordinatu da, apirilean zein maiatzean, Elgoibar, Azkoitia, Bergara, Soraluze, Lekeitio, Andoain eta Deba-Itziarreko 500 familia ingururi laguntzeko. Proiektu honetara esate baterako, 34.000 euro bideratu ditu taldeak, maiatzean.
Nagusilanekin ere elkarlanean aritu da Danobatgroup eta horri esker, adineko pertsonentzako boluntariotzako erakundeak doako telefono bidezko arreta eman die bakarrik zeuden adineko pertsonei.
Aipatutako lankidetza horiez gain, Danobatgroup-ek urtero ematen dizkie diru-laguntzak UNICEF, ACNUR eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundeei eta aurten, diru-laguntza horiek aurreratzeko erabakia hartu du.
Azkenik, Danobatgroup-ek gogora ekarri du urte hasieran abian jarritako ekimenak, esate baterako, Txinako gobernuz kanpoko erakunde bati maskarak ematea.