Lokatza Ziklismo Eskolarendako garrantzitsuak diren hiru proba suspenditu ditu COVID-19ak. Lokatzako presidente Ion Unamunok sinatutako gutun baten jakinarazi dute aipatu hiru lasterketak ez direla egingo aurten. Batetik, ekainaren 13ko kadete mailako San Antonio lasterketa, aurten 84. aldia bizi behar zuena.
Bestalde, 2017an lehenengoz antolatu zuten eta urtez urte indarra hartzen den San Martzialgo igoera ere ez da egingo. Aurtengo data ekainaren 26a zen eta bertan kadete, junior, 23 urtetik azpikoak eta elite mailako emakumeak lehiatu behar ziren San Martzialerako aldapa gogorretan, erlojuaren kontra.
Eta, azkenik, uztailaren 11n Antzuolan egin behar zen DH (Downhill) proba ere suspenditzea erabaki du Lokatzak.
"Erabakia ulertuko duzuela espero dugu", adierazi dute.