Pentekoste jairik ez dago aurten, baina erraldoiek dantza egin dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 30a, 17:00

Tradizio handia dago Bergaran, eta ez hori bakarrik; izan ere, aurten 20. urteurrena betetzen du Bergarako erraldoi taldeak. Kaleetan ez, baina dantza egin dute aurten ere. Ximon, Magdalena, Peru eta Marixa izan ziren Goiena Telebistak Seminarixorik egindako saio berezian.

Aspaldiko urteetan lan handia egiten ari da Bergarako erraldoi taldea. Jarraitzaile asko dituzte, giro ederra sortzen dute kalera irteten diren bakoitzean eta kutsu berezia ematen diete jaiei. Bereziak dira aurten Pentekoste jaiak, baita erraldoiendako ere. Baina dantza egin dute. 20 urteurreneko egitarau guztia 2021era atzeratu dute, baina dantza bat eskaini zuten atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak