Guztiz ezohikoa da bizi dugun egoera, eta guztiz ezohikoak izango dira, baita ere, Bergarako Pentekosteak. Zuzeneko saio berezia egin du gaur Goiena Telebistak. Jaiak hizpide hartuta herriko hainbat eragile eta protagonista izan dira Seminarixoan egindako saioan.
Bertan eman dute Bitorianatxoren jaitsiera birtuala. Valen Monuxen sorkuntza da. Hainbat programa informatiko erabili ditu sortzeko eta Edurne Kortaren, Maider Osaren eta Iker Barandiaranen laguntza izan du bertan Bitorianatxok hain berezia den urte honetan bergararrei igortzen dien mezua osatzeko.
Bitorianatxoren jaitsieran beste klasiko bat den Pobres y alegres martxa ere ez da falta. Bergarako musika bandak jotzen du Miguel Gonzalez Bastidaren pieza.