Alarma egoeraren ondorioz itxita egon edo jarduera nabarmen murriztu duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu emaileei zuzendutako dirulaguntza lerro baten berri eman zuen atzo Udalak.
Bete beharreko baldintzak
Honako baldintza hauek bete beharko dituzte onuradunek: zerbitzua publikora zabalik dagoen komertzioa izatea; kokapen fisikoa, egoitza eta jarduera eremua Bergara izatea; fakturazioa %50 edo gehiago jaitsi izana; eta hamar langiletik beherako tamaina duten komertzioak izatea, jardun osoz dihardutenak. Udalak 800 euroko laguntza emango die itxita egon diren negozioei eta 400 euroko laguntza fakturazioa erdira jaitsi zaienei.