Ohiko arreta-ordutegia berreskuratuko du, astelehenetik ostiralera 08: 00etatik 17: 00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 24 orduz emango du arreta. Deseskalatze-faseak iraun bitartean, ahal den guztietan, deitzeko gomendioa eman dute, osasun-zentrora joan aurretik.
Gogorarazi dute larrialdi arinak edo atzeragarriak norberaren osasun-zentroan artatu behar direla. Nolanahi ere, telefono bidezko arreta egunero emango dute, 24 orduz, zentrora deituz.