Oxirondo azokan kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak zehaztu ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 22a

Oxirondo azokan hainbat segurtasun neurri bete behar direla gogorarazi dute Udaletik, eta horretarako jarraibideak eman dituzte.

Hona hemen:

  • Azoka barruan gehienez ere hogei lagun egon ahal izango dira.
  • Fruteriaren eremuan gehienez hiru ilaran eta beste guztian gehienez ere hamazazpi pertsona.
  • Elkarren artean bi metroko distantzia gorde behar da.
  • Barruan egon behar izanez gero luzaroan nahitaezkoa da maskara jantzita eramatea, eta sartu aurretik eskuak garbitzea.

Erantzukizunez jokatzeko eskaera egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak