COVID-19 birusak eragindako konfinamendua hasi zenean, Udala harremanetan jarri zen herriko ikastetxe guztiekin egoera ekonomiko zailagatik Internetera sarbidea edo ordenagailua ez zeuzkaten ikasleak identifikatzeko.
Enpresen laguntza
Ikastetxeek beharra zuten ikasleei portatil bana utzi diete; eta Udala harremanetan jarri zen hainbat telefonia enpresekin Interneteko konexioa ahalbidetzeko usb-ak eskuratzeko. Soraluce enpresa harremanetan jarri zen Udalarekin lagundu nahian eta, ondorioz, enpresa horrek kosteatu du 33 ikaslek Interneteko konexioa izatea; 4.000 euro guztira.
Horrez gain, Danobat Taldeak beste 6.000 euro eman ditu Elikagai Bankuko erabiltzaileek Bergarako komertzioetan elikagai freskoak eskuratzeko bonoak finantzatzeko.