Jardunen eskutik, bakoitzak bere jaietako zapia diseinatzeko aukera

Jone Olabarria 2020ko mai. 19a, 20:01

Iazko Pentekostetako irudia, Bitorianatxoren jaitsieran.

Bergarako jaien bueltan, urtero egin ohi ditu Jardunek zapiak. Aurten fisikoki egingo ez dituzten arren, Jardunek herritarren eskura jarri nahi izan ditu azken urtetako zapien diseinuak eta baita aurtengo zapia simulatzen duen txantiloi bat,  jendeak bere diseinua egiteko.

COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta, Jardun euskara elkarteak zapiaren zabalpena beste modu batera egitea erabaki du aurtengoan. Aurreko ediziotako zapiak jarriko dituzte webgunean ikusgai eta bertan deskargatu, margotu… ahal izango dira.

Horretaz gain,  zapi zuri baten eredua ere jarriko dute bakoitzak bere diseinua egin dezan: "horrela jaiek iraun bitartean, normaltasunean ospatu ez arren, etxeak, balkoiak, etab. apaintzeko aukera zabaltzen dizuegu".

Diruz laguntzeko deia

Bestalde, zapien salmenta Jardunendako diru iturri garrantzitsu bat izaten dela gogorarazi dute, eta arrazoi horregatik, nahi duenak eta ahal duenak, modu sinbolikoan, bere ekarpena egiteko kontu korronte bat jarri dute martxan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak