Ekaineko klasiko bat den hiruko saskibaloi txapelketa ere bertan behera geratuko da COVID-19ak eraginda. "Bizi dugun egoera eta segurtasun neurriak bermatzerik izango ez dugula ikusita, behartuta gaude txapelketa suspenditzera. Urte asko daroatzagu txapelketa hau antolatzen, ilusio guztiarekin, eta espero dugu 2021ean berriro antolatu ahal izatea. Eskerrik asko hamabi edizioak antolatzea posible egin duzuen guztioi", adierazi du BKEko saskibaloi saileko zuzendaritza taldeak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.