Maiatza hasieran udalak 20.000 euroko hasierako poltsa sortu zuen www.kuttuna.org webguneak bultzaturiko erosketa bonuen bitartez herriko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko negozioak laguntzeko. Astebeteko epean agortu ziren 100.000 euroko erosketa bonuak, eta aste honen hasieran beste 20.000 euro gehitu ditu udalak ekimenera. Hala, epe labur honetan herritarrek primeran erantzun dute eta dagoeneko agortu da kuttuna.org plataformaren bidez bertako negozioetan produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera. Horrela, 200.000 eurotako bultzada jaso dute Bergarako establezimenduek.
Udalak Kuttunak.org plataformako kideei egindako bolondres lana eskertu du: "Nabarmen erraztu digute negozio txiki eta ertainek premiazko egoera honetan sarrera ekonomiko garrantzitsua jasotzea. Era berean, herritarrak ere eskertu nahi ditu udalak bonuak erosteko eta herriko negozioak laguntzeko izan duten prestutasunagatik".