Aurtengo Mahonero Eguna eta udako campusa, bertan behera

Jone Olabarria 2020ko mai. 2a, 13:13

Era telematikoan egin zuten lehen bileran hartu zuten erabakia Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzako kideek.

Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritzak 2020ko Mahonero Eguna eta Udako Futbol Campusa bertan behera lagatzea erabaki du. Asteartean, hilak 28, hartu zuen erabakia Bergara Kirol Elkarteko futbol saileko zuzendaritzak, lehen aldiz telematikoki egin zuten bileran. Koronabirusaren krisiak eraginda, segurtasuna bermatu eta ekitaldiak ohiko moduan ospatu ezinagatik hartu dute erabakia.

Aurten ekainaren 19an eta 20an ospatzekoa zen Mahonero Egunak bosgarren aldia izango zuen. Egunaren helburua "klubeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera jai giroan ospatzea" da, eta horien baitan egiten diren bazkaria eta osteko ekitaldiak jendetsua izaten dira.

Udako campusari dagokionez, ekaineko azken astean eta uztaileko lehen astean egitea aurreikusten zuten elkartetik. Aurtengoa bere hirugarren aldia izango zen; 2005 eta 2012. urteen artean jaiotako neska-mutikoek hartu ahalko zuten parte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak