Ipuin musikaleko kanta baten egokitzapena egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 23a, 12:01

Greba digitalaren bueltan, Bergarako Musika Eskolako hasiberriren eta haurren abesbatzak eta talde instrumentalak KAIXO STOLTZ JAUNA. HOR ZARE? ipuin musikaleko Aukera badogu! kantua egokitu eta bideo bat egin dute. Ipuinaren kantuaren letra gaur egunera egokitu dute, eta etorkizunetik iraganera bidaiatzeko fantasia bat islatu gura izan dute, parentesi honek etorkizun hobea sortzeko aukera emateko helburuaz.

KAIXO STOLTZ JAUNA. HOR ZARE? ipuin musikala martxoaren 29an estrenatzekoak ziren, eta ez zuten posible izan. Hala, ipuin musikatuko kanta bat hartu, eta hitzetan ere jarri gura izan dute sortzaileek. Hala, hona hemen ipuinaren nondik-norakoak:

"Martxoaren 29an, etorkizuneko gure haurrek iraganera bidaiatu behar zuten, zehazki 2050etik 2020ra, Bergarako Stoltz Frères organoaren soinu galdua berreskuratzeko asmoz. 2020ra iristen zirenean, organoaren soinua ez zela galdutako gauza bakarra ohartuko ziren. 2050eko haurrak ez zuten jendea kaleetan ezagutzen, haurrek parkeetan jolasten, ez zekiten haragia edo zapatak erosteko dendak zirela, eta desagertutako eraikin ederrak aurkituko zituzten. Haurrak ez zuten bidaiatzeko aukerarik izan, ez. Pandemia madarikatuak ez zigun ipuin hau estreinatzen utzi; izan ere, asmoa zen musika beste behin erabiltzea haurrak eta ikustera etorriko zitzaigun publikoa, kontzientziatzeko eta gogoeta eginarazteko, gaurko gizartean gertatzen ari ziren aldaketa azkarrei buruz. Teknologia berriak, Internet bidezko erosketak, ondarearen interesik eza… baina badirudi 2050 imajinario horretara bidaiatu dugunak, geu izan garela. Harreman birtualak, dendak itxita, kaleak hutsik… Hala ere, itxaropena daukagu. Etorkizunetik iraganera bidaiatzea fantasia bat da, baina parentesi honek etorkizun hobea sortzeko aukera ematen digu". Gure ipuineko azken abestiak zioen bezala: Maitxe ditxugun gauzak zaindu ditzagun. ez ditzagun utzi guztiz galdu arte.

Esker mezua parte-hartzaileei

"Mila esker Hasiberri eta haurren abesbatzetako partaideei, eta oraingoan zuzendari lanak egin dituzten gurasoei baita. Sekulako lan polita egin duzue! Ignazio Arakistain, Josune Ena, Maitane Suinaga, Nekane Gabilondo, Quico Pugés, Aitor Aranburu, Nagore Sanz eta Marije Ugalde irakasleei egindako lanagatik. Eta Valen Moñuxi, beste behin, bere lan ona  oparitzeagatik", adierazi dute Bergarako Musika Eskolakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak