Telesforo Monzon laborategian gogoetarako esparru berri bat zabaldu dute

Maialen Regueiro 2020ko apirilaren 17a

https://telesforomonzonlab.eus/

Iratxe Esnaola, Telesforo Monzon eLab-eko koordinatzailearen esanetan, Covid-19ak eta bere garapenak ondorengo hilabete eta urtetako Euskal Herriko dinamika ekonomiko, politiko eta soziala baldintzatuko dute. Horregatik, Telesforo Monzon eLab-en asmoa da etorriko denaren gaineko gogoetarako espazio ireki bat eskaintzea, tresna eta ingurune digitalak erabiliz.

Telesforo Monzon eLab-en Covid-19 gogoeta gunea izeneko atal bat sortu dute eta bertan Euskal Herriaren etorkizuneko erronken inguruko ekarpen kualifikatuak bilduko dituzte, Covid-19aren osteko etorkizunari aurre egiteko beharrezkoa duen herri gogoeta zabal eta sakonari laguntzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak