Egoera larria duenak gizarte zerbitzuetara deitzeko aukera duela ekarri du gogora Udalak

Maialen Regueiro 2020ko api. 17a, 11:12

Argazkia: Sabine van Erp.

Bergarako Udalak gogorarazi du, gizarte zerbitzuak egoera gogor honetan ere laguntza behar dutenei zerbitzua emateko daudela. Izan ere, udalak azaldu du, koronabirusak sortutako egoera honetan, herritarren artean gizarte premia berriak sortu direla eta ageriko dela aurretik zeudenak larriagotu daitezkeela eta horregatik, 010 telefonoa eskuragarri dagoela azpimarratu du.

Hirugarren adina, mendekotasuna, adin txikikoak, genero indarkeria, oinarrizko premiak edota drogamenpekotasuna bezalako arloetako premia izanez gero, Udalak 010 telefonora deitzea posible dela ekarri du gogora. Horrekin batera, jakinarazi du, eskaera telefonoz bideratzeaz gain, beharrezkoa balitz herritarrak presentzialki artatuko liratekeela beharrezko segurtasun neurriak hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak