Migel Altunan egindako pantailak banatuko zaizkie Bergarako komertzioetako langileei

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko apirilaren 17a

Bergarako Migel Altuna Lanbide Heziketan aurpegia babesteko pantailak egiten ibili dira. Orain arte Osakidetzara bideratu dituzte; baina, orain, herriko komertzioetako langileei banatuko zaizkie.

Hain zuzen, 153 pantaila banatuko dituzte Bergarako komertzioetako langileen artean. Zabalik dauden dendetan banatuko dituzte; eta, banaketa horretaz arduratuko dira Udalak dituen boluntarioak.

Migel Altuna Lanbide Heziketako taldea 3D inprimagailuarekin ibili da babes pantaila horiek egiten. Udalak eskerrak eman nahi die Migel Altunako langile taldeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak