Bakea eta Duintasuna Elkarteak Garapenerako Lankidetzan oinarritzen du beraien lana, Senegal, Palestina eta Latinoamerikako hainbat prozesu lagunduz. Palestinako eta Kolonbiako gatazka armatuaren baitan giza eskubideen aldeko ekintzaileak laguntzen ditu, bake prozesua sustatuz eta preso politikoen egoerari ere arreta eskainiz.
2016. urtetik Foro Sozial Iraunkorreko kideak dira eta hainbat ekimen sustatu dituzte. Orain Presoak dinamikarekin ere bat egin dute, eta gaur egungo testuinguruan presoak eta senitartekoak pairatzen ari diren egoera ikusita, ezinbestekotzat jo dute ekimen hau sortzea.
