Udalak bergararrei zuzendutako mezuak bidaltzeko gonbidapena egin die komertzioei eta dagoeneko Udala horiek zabaltzen hasi da sare sozialen bidez. Herriko 20 negoziok dagoeneko bideo bitartez zabaldu dute mezua. Gauzak horrela, Bergarako merkatariek uste dute guztion artean aurrera egingo dutela eta guztioi alea jartzeko animatu diete.
Bestalde, Udalak gonbidapena luzatu nahi die baita ere, bergararrei beraien negozioei elkartasun mezuak bidaltzeko eta horiek balioan jartzeko. Googlemaps aplikazioa erabiliko da horretarako: bertan negozioa edo negozioak aukeratu eta Reseñas atalean, aukera dago horiei zuzen-zuzenean idazteko eta bost izarreko puntuazioa jartzeko.