Kezkatu dago Lubaki alarma egoerak honezkero eragin duenarekin eta datozen hilabeteetan utziko dituen ondorioengatik: "Alarma egoerak burgesiaren ofentsiba politikoa areagotu eta langileriaren bizitzako esparru ezberdinetan eragin zuzena izan du. Oporrak hartzera behartzea, ERTEak, osasun irizpideak jarraitu barik lan egitera derrigortzea..."
Horregatik testigantzak jaso nahi dituzte, etorkizunean ze ekimen abiatu erabaki aurretik. Haka, krisiaren ondoriozko lan-egoerak, osasun egoerak, egoera soziala, etxebizitzen egoera eta kontrol sozialaren gaineko testigantzak –polizialak, lapurretak, "balkoietako txibatoak"...–. jasotzea da Lubakiren asmoa.