Aurtengoan lanak ezingo dira paperean aurkeztu eta honako webgunera igo beharko dira lan guztiak, esan bezala, apirilaren 24a baino lehen. Bestalde, herritarrek etxean egon behar dutenez, lehiaketako genero guztietan (ipuin idatzia eta poesia; bertsoa edo koplak; komikia; interpretazioa eta kontaketa) familian aurkezteko aukera gehitzea erabaki dute.
Genero bakoitzak muga ezberdinak izango ditu (orrialde kopurua,idatzizkoaren kasuan eta denbora ahozkoen kasuan), baina familientzat ez da inolako mugarik jarri.