"Uste dut herrialdea hobeto dagoela. Gobernuak aldaketak egin ditu neurrietan eta hobetu egin da egoera. Italiara eta Espainiara asko begiratzen zaio hemendik eta azkar aldatu dituzte neurriak. Momentu honetan, hemengo osasun zerbitzu publikoari ari dira lehentasuna ematen, eta ekonomiari pixka bat gutxiago. Agendan osasuna dago lehen postuan, albiste ona da", dio Iñigo Gallastegi bergararrak.
Herritarrak kezkatuta daudela ere badio, egungo egoerak noiz arte jarraituko duen argi ez dagoelako inon. "Ea hurrengo lau asteetan-edo egoerak ze itxura hartzen duen eta gero poliki-poliki ohikora bueltatzen garen".