Mikel Aginagalde: "Meme sorta handia egin da Lopez Obradorren esanekin"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 3a, 07:44

Mikel Aginagalde bergararra

Duela hiru hilabete iritsi zen Mikel Aginagalde bergararra Mexikora; Guadalajarako unibertsitate batean dihardu lanean. Koronabirusaren egoera lasai bizi dutela mexikarrek dio, eta "harritu" egiten duela bera lasaitasun horrek.

"Duela bost urte, influenza izeneko pandemia eduki zuten Mexikon; antza, oraingoa baino hilkorragoa. Eta orduan aurrera egitea lortu zuten moduan, oraingoan ere egingo dutela diote mexikarrek, eta lasai daude, ez ditut ez urduri ez kezkatuta ikusten", dio Mikel Aginagalde bergararrak. Lasaitasun horrek "harritu" egiten duela dio duela hiru hilabetetatik hona Mexikon bizi den bergararrak: "Gu ere lasai gaude, neurri batean, baina ez dakigu zer gertatuko den mugak ixten dituztenean, adibidez".

Egoera honek ekar ditzakeen ondorioei buruz, dio ez duela imajinatzen hango ekonomia geldi: "Mexikarrak egunean egunekoarekin bizi dira eta hemengo negozio txikiak itxiz gero, ez dakit nola aurre egin ahal izango dioten etorkizunari".

Herritarrek Lopez Obrador presidenteari entzun ere ez diotela egiten gaineratu du: "Meme sorta handia egin da berak esandakoekin. Elkar besarkatzeko esan zuen lehenengo eta Estatuetako buruek etxean gelditzeko gomendatzen hasi zirenean, kalera atera eta kontsumitzeko proposatu zuen berak. Orain, berriz, Guadalupeko Ama Birjinarekin eta mexikarren odolarekin, apenas egongo direla hildakorik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak