Covid19 birusa dela-eta Seminarixoak martxoaren 13an ateak itxi zituen. Ondorioz, martxorako eta apirilerako aurreikusitako hainbat emanaldi dataz aldatu behar izan ziren, edo bertan behera utzi: Yo nunca antzezlana, Xabi Solanoren kontzertua eta hainbat film emanaldi, besteak beste.
Ikuskizun horietarako sarrerak zituztenek bi modutara itzuli ahal dituzte:
-Sarrerak internet bidez erosi dituzuztenei horren berri emanez e-posta mezu bat bidali zaie.
-Sarrerak Seminarixoko leihatilan erosi dituztenek konfinamendu garaia bukatzen denean Seminarixoko leihatilara jo beharko dute sarrerarekin dirua jaso ahal izateko.
Bestalde, Udalak zehaztu ditu ikuskizun horietako batzuen data berriak eta hala, Xabi Solanoren kontzertua 2020ko azaroaren 20an egingo dute.