"Hezitzaile birtualarekin", martxan da Bergarako gaztelekua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mar. 31a, 17:15
2019-2020 ikasturtea abiatu zuten hezitatzaileak, Ekaitz Aranberri gazteria zinegotziarekin, artxiboko argazki baten.

COVID-19a dela-eta gaztelekua itxita egon arren, "hezitzaile birtualaren" figura sortu dute Bergarako gaztelekuan: "Gaztetxoekin duten harremana ez eteteko eta hauei entretenitzeko aukerak eskaintzeko sortu dugu. Whattsapp, Skype, bideo dei zein Instagram-en bitartez daude hezitzaileak gaztetxoekin kontaktuan, eta aktibitate mardula dute egunero".

Xabalote gaztelekua ere egokitu da koronabirusak eragindako aldaketara. "Hezitzaile birtualaren" figura sortuta, eguneroko plangintza martxan dute eta etengabeko kontaktuan daude bertako erabiltzaileekin modu birtualean.

Askotariko ekintzak gaztelekuan

Joan den astean hamabost galderez osatutako lehiaketa jarri zuten martxan, eta 100 gaztetxo inguruk hartu zuten parte. Era berean, gazteak gonbidatu zituzten hainbat erronka egitera: euren trebetasunak erakusteko bideoak egitera, Nahiago dut jokoan parte hartzera, Euskal taldeen jokora, Komuneko paperarekin tokeak ematera, Gipuzkoako herrien asmakizunera, Bergarako txokoak asmatzera, euskal kantuak identifikatzera… "Parte-hartzea oso ona izan da, eta erronken bi irabazleek bozgorailu bana jaso dute", adierazi dute Udaletik.

Ludotekak ere martxan

Oxirondoko, Osintxuko eta Angiozarko ludotekek "zerbitzu birtuala" ere eskaintzen jarraitzen dute: "Helburua da konfinamendua errazagoa egitea eta euskarazko aisialdia sustatzea. Hala, egunero txikienei eta horien familiei ekintzen proposamenak egiten dizkiete. Hala nola, etxeetan egiteko moduko aisialdirako ekintzak: sukaldaritzakoak, probak, esperimentuak, lehiaketak...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak