Pentsiodunen zapiak balkoi eta leihoetara ateratzeko deia egin du Bergaran pentsiodunen mugimenduak: "konfidamenduak irauten duen bitartean, herritarrak animatzen ditugu etxeko leiho eta balkoietara zapiak, biserak, etxean prestatzen diren kartelak, lapikoak edo bururatzen zaizkien gauzak atera eta pentsiodunen aldarrikapenekin jarraitzera".
Era berean, atzokoan omenaldi txiki bat egin nahi izan zuten eta 12:00etan koronabirusa dela eta egoera zaila bizi dutenei elkartasuna adierazi nahi izan zieten: "pandemiaren ondorioz hil diren pertsonen familiei eta lagunei gure babesa eman nahi diegu, baita etxeetan bakarrik bizi diren adinekoei ere, emakumeak asko. Elkartasuna ere egoitzetan bakartuta bizi diren adineko pertsonekiko eta esker ona euren osasuna arriskuan jarriz osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta oinarrizko zerbitzutan lan egiten duten pertsona guztiei".