Honako hauek dira Bergarako Udaleko Ogasun batzordeak telematikoki bildu ostean hartu dituen neurriak:
-Ura eta zaborraren tasen ordainketa gutxienez uztailaren 30era arte etetea.
-Alarma egoeran derrigorrean itxi behar izan duten saltoki, taberna, kafetegi, jatetxe eta gainerako jarduera profesionalei uraren kontzeptu finkoaren tasa eta zaborraren tasa ez kobratzea alarma egoerak dirauen bitartean.
-Terrazen tasarik ez kobratzea alarma egoerak irauten duen bitartean.
-Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea abenduaren 30era arte zabaltzea.
-Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea irailaren 15era arte zabaltzea.
-Azoka eta azoka txikiko postuen tasarik ez kobratzea alarma egoerak irauten duen bitartean (lehen hiruhileko ordainketa uztailaren 30era arte zabaltzea).
-Agorrosin kiroldegiko abonu eta ikastaroetako tasarik ez kobratzea apirilaren 1etik eta itxita dagoen bitartean (urteko abonatuei parte proportzionala itzuliko zaie).
-Udalak alokairuan dituen tabernei (Agorrosin eta Labegaraieta) alokairurik ez kobratzea alarma egoerak dirauen bitartean eta derrigorrean itxita dauden bitartean.