Zapatuko baserritarren azoka, Oxirondo barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko martxoaren 27a

Barazkiak Oxirondoko azokan.

Azken bi asteotan zapatuko azoka Oxirondo alboan, Katabi plazan, egin da. Baina asteon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik elikagaien salmenta leku itxietan egin behar dela zehazten duen oharra jaso dute udal guztiek. Horregatik, berriro ere Oxirondo barruan egingo da azoka, betiere bezeroen eta saltzaileen arteko segurtasun neurriak bermatuta. "Kontsumitu bertako, sasoiko eta kalitatezko produktuak", adierazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak