Odola ematea: deituta dauden bergararrak bakarrik joan daitezke martxoaren 25ean

Jokin Bereziartua Lizarazu

Bergarako odol emaileen elkarteak jakinarazi duenez, martxoaren 25eko deialdian deituak izan diren herritarrak bakarrik pasatu beharko dira osasun zentrotik: "Ohiko deialdiak alarma egoera baino lehenago bidali ziren eta laster bidaliko dira deialdi berriak. Beraz, ohiko deialdia bakarrik jaso zenituzten herritarrak ez etorri hilaren 25eko deialdira; deialdia zehaztapenekin jaso dituzten emaileak bakarrik etorri behar dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak