Erraldoiak protagonista diren marrazkiak egitea proposatu dute, eta bi kategoriatan banatuko dituzte jasotako lanak: A kategorian 2 eta 7 urte bitartekoek egindakoak, eta B kategorian, 8 eta 14 urte bitarteko gazteenak. A kategoriako irabazleek, Bergarako dendetan erabiltzeko 20 eurotako bonoa eta gomazko erraldoi bikote bat eskuratu dute, eta B kategoriakoek, berriz, 30 eta 15 eurotako bonoak.
"Etxeko egonaldi behartuan haurrentzako eta horien gurasoendako lagungarri izateko asmoarekin" abiatu dute sariketa eta maiatzaren 1a da parte hartzeko azken eguna. Parte hartu nahi dutenek bergarakoerraldoiak@gmail.com helbidera edo 688 77 88 92 WhatsApp-era bidali behar dituzte lanak, egileraren izen abizenak, kategoria eta adina adierazita.