Egitarau zabala eta anitza martxoaren 8aren bueltan

Maialen Regueiro 2020ko ots. 26a, 15:35

Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau zabala eta anitza osatu dute martxoaren 8aren baitan, "berdintasunaren alde egiteko arrazoiak" ugariak direlako.

Egitaraua egunez egun

Martxoaren 4an, eguaztenean, De ser mujer con discapacidad a ejercer de mujer izenburupeko hitzaldia izango da UNEDeko aretoan, 12:00etan, Goienetxe Fundazioaren eskutik. Bertan, kapazitismoaren arazoari buruz hitz egingo da, besteak beste. Hurrengo egunean, martxoaren 5ean, murala itsatsiko da Azokan, 18:00etan. Horretarako Irizar jauregiaren aurrean egingo dute hitzordua, Azokara joateko.

Bergarako ikastetxe guztietako ikasleek Kantu Kolore taldearen Nire gorputza da kantuaren koreografia egingo dute martxoaren 6an, egubakoitzean, 11:00etan, San Martin plazan eta Muniben. Txikienek, ikastetxeetan egingo dute erakustaldia. Egun berean, baina 18:00etan eta Aroztegin, herriko Emakume Artistek Amalurra erakusketa irekiko dute. Irekieraren ostean, 19:30ean, luntxa egongo da.

Martxoaren 7an, zapatuan, Shotokan K.E.ren eskutik, emakumeentzako autobabes ikastaroa egingo da Agorrosinen, 10:00etatik 12:30era bitartean. Arratsaldean, Amak eta Ain_1 taldeek kontzertua eskainiko dute Seminarixoan, 19:00etan. Martxoaren 8an, domekan, Bergarako mugimendu feministak, hainbat ekintza antolatu ditu.

Martxoaren 9an, astelehenean, Duintasuna taldeak elkarretaratzea egingo du San Martin plazan, 12:00etan. Martxoaren 11an, eguaztenean, Zinegoak film laburraren emanaldia egingo da Seminarixoan, 20:00etatik aurrera. Eta martxoaren 14an, zapatuan, Yo nunca izeneko antzezlana ikusteko aukera egongo da, Seminarixoan, 19:00etan.

Azkenik, martxoaren 23an, astelehenean, Bergaran egindako Lanbideetako genero moldeak apurtzen diagnostikoaren aurkezpena eta mahaingurua egingo dira Irizar jauregian 18:00etan.

Komertzioetako erakusleihoak

Bergarako komertzioek gainera, martxoaren 8aren bueltan apainduko dituzte erakusleihoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak