Bergarako Udalak airearen kalitatearen neurketak egingo ditu

Jone Olabarria 2020ko ots. 21a, 14:18

Udalak erabilitako sentsoreek ez dituzte dioxina eta furanoak neurtzen eta Zaldibarko zabortegia Bergaratik lerro zuzenean 10km baino gutxiagora dagoela ikusita, Bergaran ere airearen dioxina eta furano mailen neurketak egiteko eskatu dio Udalak Jaurlaritzari.

Aldaketa Klimatikoaren nazioarteko egunaren harira, Bergarako airearen kalitatea neurtzeko aparailu bat jartzeko asmoa zuela jakinarazi du Bergarako Udalak, baina "Zaldibarko ezbeharrak herritarrengan sortu duen kezkaz oharturik" neurketa aparatua jartzeko ahaleginak bizkortu dituztela azaldu dute. Udaletik jakinarzazi dutenez, dagoeneko eskatu dute neurgailua eta martxoko lehen asterako martxan egongo da.

Jaurlaritzaren eskumena

Airearen kalitatearen neurketa Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela diote udaletik, baina "garrantzitsua" dela iritzita neurketa osagarriak egin nahi izan dituzte. Bergarako udalak martxan jarriko duen sentsoreak honako parametroak neurtuko ditu: PM2.5, PM10, Ozonoa (03), Sufre dioxidoa (SO2), Nitrogeno dioxidoa (NO2)
eta Karbono monoxidoa (CO).

Dioxina eta Furano neurketarik ez

Azaldu dutenez, sentsore horrek ez ditu dioxina eta furanoak neurtzen eta horregatik Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzari herrian ere airearen dioxina eta furano mailen neurketak egiteko eskatu zion asteazkenean, otsailaren 19an: "Zaldibarko zabortegia Bergaratik lerro zuzenean 10km baino gutxiagora dagoela ikusita eta kutsatzaile horiek udalerrira barreiatzeko arriskua dagoela, herritarren ezinegona hazi egin da egun hauetan. Kaltetuta egon daitekeen eremua handitu eta Bergaran ere neurketak egiteko eskatzen diogu Jaurlaritzari". 
Gomendatutako maila baino altuagoak direla ikusiz gero, dagozkion informazioa ematea babes neurriak hartzeko exijitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak