"Jende asko gerturatu zen, eta nik uste dut, bai Mirenek eta bai Askoak, jendearengana heltzea lortu zutela" azaldu du Gorria saioko produkzio saileko kide den Marta Agirrezabalak.
Miren Amurizak gorri kolorearen sinbologiarekin lotutako koplak botatzen zituen, eta Askoa Etxebarrietak horiek dantza bidez interpretatu gero. "Ez da bertsolaritza eta flamenkoaren arteko fusio edo nahasketa bat, bi diziplina horien arteko elkarrizketa artistiko bat baizik. Muin berbera duten bi adierazpide dira, bat-batekotasunetik edaten baitute biek".
Ikuskizunaren izenburuari men eginez, gorri kolore oso presente egon zen atzo Seminarixoan; bai eszenografia aldetik, eta baita tematika aldetik ere. "Gorria esanahi asko ditu euskal munduan: gerra, odola, plazera, erotismoa... eta eszenarioan eta argiterian presentzia nabaria du kolore gorriak"